XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1 ESTEBE MATERRE Aita frantziskotarra, Akitania`ko lekaide probintziko semea.

Jatorriz etzan euskalduna, berberak bere liburuxka Dotrina christiana deritzanaren itzaurrean aitortzen digunez: lotsaz bezela ari dala dio, euskal lurreko seme ez izanik, euskeraz idazteko ausarta izan baitu.

Sara`n ikasi zuen euskera darabil, ots, laburdiera.

Eliz-izlari zan nunbait, eta egiteko ortan zebillela ongi oartu zan alderdi aietako euskaldunen alfabetatze premiñaz, eta bere liburua bitarteko dutela ango euskaldunak ikasi al izan dute euskeraz nola irakurri ta nola idatzi.

Materre`k, euskaldun berri dugula ere, maixu bezela jokatu zuen.

Eta ba-du onek, ezin dezakegu uka, gaur izen ori daramaten batzuen antza.

Dena berriztu bear! Aurretik idazlerik izan ezpalitz bezela.

Axular'ek bere Gero'ri eman zion itzaurrean dionez, idazkerari buruz ba-zan nastea garai artan ere; batak xedea, besteak gedea; batak ixilik, besteak igilik idatzi oi zuten.

Materre`k bigarren eratan idazten zuen, lenagoko tankera saiets utzita.

Zer duzu au? Iñork erakutsitako bideari lotu naieza, noski.

Ez dakigu nundik etorri zan euskal errira.

Baiña euskeraz ziurrenik ikasi zuen 1611`garren urtean Ziburu`n jasotako prantziskotar komentuan bizi zalarik (...).